Iritsi da azken eguna eta honekin batera agur esateko unea. Emozioz betetako egun polita izan da. Zorterik onena opa dizuet etapa berri honetan. ZORIONTSUAK IZAN!
Mila esker denei, momentu politak pasa ditugu elkarrekin!
Besarkada handi bana!
Iritsi da azken eguna eta honekin batera agur esateko unea. Emozioz betetako egun polita izan da. Zorterik onena opa dizuet etapa berri honetan. ZORIONTSUAK IZAN!
Mila esker denei, momentu politak pasa ditugu elkarrekin!
Besarkada handi bana!
Amaiarekin izandako azken klasean bertsotan aritu ginen LH5 eta LH6ko ikasleak. Hemen bideoak:
Ostiralean LHko ikasleak Loatzora joan ginen. Eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere, gustura ibili ginen!
Kaixo!
Ikasturtea amaitzen ari garen honetan, atzo bertsolaritzako azken saioa izan genuen Amaiarekin. Ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen LH5 eta 6ko ikasleak elkarrekin.
Eskerrik asko Amaia!!
Kaixo!
Atzo eta gaur Zarautz inguruan ibili gara LH4, 5 eta 6ko ikasleak. Zarautz-Getaria ibilbidea egin, hondartzan ibili, aterpetxe inguruan jolastu, ginkana moduko jolasa... gelditu gabe ibili gara bi egun hauetan. Eguraldiak ere lagundu digu eta oso ondo pasa dugu!
Hemen argazkiak.
Kaixo!
Aurreko asteko ostegun eta ostiralean eta gaur arratsaldean azoka solidarioa antolatu dugu. Aurreko astean patata tortila pintxoak, bizkotxoak eta fruta brotxetak saldu genituen eta gaur, berriz, bigarren eskuko materiala (liburuak, jostailuak...) eta guk egindako pultserak. Arrera bikaina izan dute, jende asko gerturatu zarete, mila esker!
Lortu dugun dirua NAIZEN elkartearentzat izango da. Honekin lotuta martxoaren 31n, Trans Ikusgarritasunaren Eguna izanik, NAIZEN elkarteko Xuban etorri zen eta zenbait azalpen eman zizkigun, oso interesgarria izan zen.
Kaixo!
Gaurkoan Ibarran izan gara. Uzturpeko LH6ko ikasleekin elkartu eta ibilbide bat egin bitartean zenbait azalpen eman dizkigute Kilometroen zein herriko berezitasunen inguruan. Ondoren, bazkadu eta jolasean ibili gara. Egun polita pasa dugu!
Aste honetan hasi gara ASTELEHENAK ERE FRUTA EGUNA kanpainarekin. LH6ko ikasleok brotxetak prestatu genituen eta patio garaian banatu. Hemen bideoa:
We have collected our favourite recipes and we have made a class recipe album. Would you like to try?
Kaixo!
Gaurkoan Eureka zientzia museoan izan gara LH5eko ikasleekin batera. Museoa ikusteaz gain, "Math mistery box" jarduera egin dugu eta oso gustura ibili gara. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badigu ere primeran pasa dugu.
Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan, ikasrute honetan basoaren inguruko lanketa eta hausnarketa egingo ditugu. Hori dela eta, basora irten ginen zenbait elementu aztertzera; zuhaitzak, hostoak, landareak, animaliak...