2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

AZOKA SOLIDARIOA - NAIZEN

 Kaixo!

Aurreko asteko ostegun eta ostiralean eta gaur arratsaldean azoka solidarioa antolatu dugu. Aurreko astean patata tortila pintxoak, bizkotxoak eta fruta brotxetak saldu genituen eta gaur, berriz, bigarren eskuko materiala (liburuak, jostailuak...) eta guk egindako pultserak. Arrera bikaina izan dute, jende asko gerturatu zarete, mila esker!

Lortu dugun dirua NAIZEN elkartearentzat izango da. Honekin lotuta martxoaren 31n, Trans Ikusgarritasunaren Eguna izanik, NAIZEN elkarteko Xuban etorri zen eta zenbait azalpen eman zizkigun, oso interesgarria izan zen.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina